XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Usaimenaren zentzua Usaimenaren bitartez usainak antzematen ditugu.

Usainak atseginak edo atsekabeak, leunak edo gogorrak izan daitezke.

Usaimenaren organoa sudurra da.

Airea sudurziloetatik sartzen da, usaina hobeto hartzeko beti bustirik egonez.

Dastamenaren zentzua Dastamenaren bitartez zaporeak hartzen ditugu.

Lau zapore ezberdin bereiztu ahal ditugu: gozoa, gazia, garratza eta mingotsa edo minkaitza.

Zaporeak mihiaren bitartez hartzen ditugu.

Mihian dastatze-papilak izeneko garautxoak aurkitzen dira, zaporeak bereizten dituztenak.

Ukimenaren zentzua Ukimenaren zentzuaren bitartez bereizten dugu gauza bat hotz ala bero ote dagoen, gogorra ala biguna, zimurtsu ala leuna ote den, eta abar.

Ukimenaren organoa larruazala da.

Gorputzaren zati batzutako larruazala oso sentibera izaten da.

Adibidez hatzamar puntetakoa edo bekokikoa sentiberagoa izaten da bizkar edo izterretakoa baino.